Denda eta supermerkatuetan ontziak berrerabili ahal izateko eta itzuli ahal izateko Hondakinen Legea bete behar da, ORAIN
2022ko apirilean, Diputatuen Kongresuko gehiengoak Hondakinen Legea onartu zuen. Lege horrek prebentzioko, bereizita biltzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko helburuak biltzen ditu, eta ur, garagardo, zuku eta freskagarrien latak, botilak eta brikak supermerkatuetara itzultzeko aukera eman behar digu. Horrela Espainian egunero galtzen diren 35 milioi edari-ontzi galtzen jarraitzea ekidingo da.
Gainera, hilabete batzuk geroago, 2022ko abenduko Ontziei buruzko Errege Dekretuak prebentzio-helburuak berretsi zituen: urratsak ezarri zituen ontziak itzuli eta atzera bueltatzeko sistema ezartzeko eta ontzien berrerabilpenerako helburu zehatzak ezarri zituen, hotel, jatetxe eta kafetegientzako ( % 30 ur-ontzientzako, % 80 garagardoetarako, % 60 freskagarrietarako eta % 20 beste edari batzuetarako 2025ean) eta etxe-kanaletarako (2030ean merkatuan jarritako bolumenaren % 10).
Legea betetzen bada, sektore batzuen presioagatik hainbat urtez atzeratu ondoren, laster ikusiko dugu martxan jarriko dela Europako herrialde askotan dagoeneko ezarrita dagoen eta datozen bi urteetan beste 15 estatutan ezartzea aurreikusita dagoen Ontziak Itzultzeko Sistema. Praktika horren bidez, hondakin-ontzien % 90a baino gehiago berrerabiltzea edota lata, botila edo brik berri bihurtzea lortzen da.
Nahiz eta gizarte- eta ingurumen-erakundeek, adituek eta administrazio publikoek ontzi-hondakinen egungo kudeaketan eraginkortasun eta gardentasun faltari buruz ebidentziak jaso, oraingoz, ez Autonomia Erkidegoek ez Estatuko gobernuak ez dituzte eman beharrezko urratsak Ontzien Legean eta Errege Dekretuan jasotako neurriak betetzeko. Ez dituzte neurriak ezarri 2026an denda eta supermerkatuetan ontzi berrerabilgarriak erabili ahal izateko edota latak, botilak eta brikak itzuli ahal izateko.
Gobernu berriak ezin du lege hau kaxoi batean ahaztuta utzi. Ezarritakoa bete behar du: ontzien berrerabilpena sustatzen, Itzultze Sistema ezartzeko neurriak jartzen eta sistema hori ezartzea ez blokeatzen. Hori baita modu bakarra bermatzen duena ekoizleek, supermerkatuek eta ontziak biltzeko edukiontzien kudeatzaileek beren laten, botilen eta edari-briken % 100aren erantzukizuna hartzeko. Horrela, hondakin-ontziak erabat berrerabiltzen edo birziklatzen direla ziurtatuko da eta lurperatzeari, erretzeari edo milioika galtzea ekidingo da, orain gertatzen den bezala.
Zenbat denbora gehiago utziko dugu edari-ontziek ekosistema natural guztiak kaltetzen jarrai dezaten, batez ere itsasoak, arrisku larrian baitaude? Zenbat denbora gehiago egongo gara beste alde batera begira gure osasuna kaltetzen den bitartean? Zenbat denbora gehiago jarraituko dugu erabili, bota eta ezabatzean oinarritutako eredu ekonomiko lineala finantziatzen?
Manifestu hau sinatzen dugun ehunka erakunde eta pertsonok zero hondakinaren sistema defendatzen dugu, besteak beste, hondakinen prebentzioan, kontsumo kontzientean, konponketarako eskubidean, ontzi berrerabilgarrien erabileran, kalitatezko birziklapenean eta materia organikoaren kudeaketa eraginkorrean oinarritutakoan.
Lehen urrats gisa, Jaurlaritzari eta Estatuari eskatzen diogu berma dezala edari-ontzien berrerabilpenaren helburuak betetzen direla, eta lehentasuna eman diezaiola ontziak merkataritzara itzultzeko sistemari. Ekonomia zirkular garbiaren paradigma ezartzea behar baitugu, enplegu berdeak sortzen dituena, gizarte jasangarriagoa eta bidezkoagoa bultzatzen duena eta pertsonen eta gainerako espezieen osasuna babesten duena.
Erakunde sinatzaileen zerrenda
1 0 Plastic
2 13 Grados
3 Ambiente europeo
4 Amigos de la tierra
5 Acción Clima
6 ACPES
7 ADACIS
8 Alba (Acción Local Bosque Autóctono)
9 Alianza Menorca Sin Plástico
10 Al Camp Residu Zero
11 Alianza Residuo Cero
12 AMARME Alianza Mar Menor
13 AndaLimpia
14 ARBA
15 Asociación Colina
16 Asociación Cuidemos Isla Cristina
17 Asociación de Voluntariado GEA
18 Asociación Entremuyeres de Bimenes
19 Asociación Fuerza de Muyer
20 Asociación Humedales del Sur de Alicante
21 Associació Plasticfreewave
22 Asociación Reforestación Nafarroa
23 Asociación Stop Plástico
24 Asociación Vecinal de San Jorge
25 Asociación Vecinal PAU del Ensanche de Vallecas
26 Associació CEN
27 Bioms
28 Boicot al plástico
29 Catalunya Clean Up Challenge
30 Centre d’Ecologia i Projectes Alternaitus-Ecologistes de Catalunya
31 CC.OO.
32 Clean Ocean Project
33 Clean Rivers Hub
34 Clean Something For Nothing
35 Clic Recycle
36 Confraria de pescadors de Badalona
37 Compañía de las 3 Erres de Navarra
38 Conceyu per la Transición Xusta
39 Custòdia Platges Garraf
40 Democràcia en Verd
41 Ecologistas en Acción
42 Ecologistas en Acción Andalucía
43 Ecologistas en Acción Asturias
44 Ecologistas en Acción Sevilla
45 EcoOcéanos
46 EDEN
47 Eguzki Zaleak
48 Enmienda limpia tu mierda
49 Federació Ecologistes de Catalunya
50 Federación Regional de Asociaciones Vecinales de Madrid
51 Fridays for Future Bilbao
52 Fundació Deixalles
53 Fundacion Cleanwave
54 Fundación Transición Verde
55 Gambacai
56 Go Zero Waste
57 Goazen Up
58 GOB
59 Good Karma Projects
60 Greenpeace España
61 GuraSOS
62 Henares por el Clima
63 Itsas Gela
64 Javier Royo
65 La cara invisible del planeta
66 Landare
67 Lurra Nafarroa
68 Mar de Fábula
69 Meatzaldea Bizirik
70 Menor Plastic
71 Mesa del Árbol de Carabanchel
72 Mi pueblo limpio
73 Mountain Waste Collection
74 Movimiento 83
75 Mutriku Natura Taldea
76 Nasti de plastic Bizkaia
77 Nasti de plastic Cádiz
78 Nasti de plastic Madrid
79 No más colillas en el suelo Alcalá
80 No más colillas en el suelo Bizkaia
81 No más colillas en el suelo Barcelona
82 Oceana
83 OK Planet
84 Ola sin plástico
85 Per la Mar Viva
86 Plastic Attack Barcelona
87 Plastic Oceans
88 Plataforma Ciutadana Residu Zero
89 Plataforma «Cope no se vende»
90 Plogging Corrales
91 Plogging Revolution
92 Plural Anitzak elkartea
93 Quique Bolsitas
94 Red Ecofeminista
95 Red Utrera por el Clima
96 Retoque Retro
97 Retorna
98 Rezero
99 Save The Med
100 Sindicato ESK
101 Surf and Clean
102 Surfrider España
103 Sustrai Erakuntza
104 Take Action Delta
105 Traperos de Emaús Navarra
106 UGT
107 UNAF
108 Unión de Consumidores de Asturias
109 Usar y Reusar
110 USO
111 Verdegaia
112 Vivir sin plástico